“Hacia donde miremos, encontraremos que los verdaderos obstáculos para la paz son la voluntad y los sentimientos, las convicciones humanas, los prejuicios y las opiniones”.
Ijitoek lurralde euskaldunetan idatzitako lehenengo berriak 1435. Urtera eramaten gaituzte, Nafarroako Blanca Erreginak , Egipto Txikiko “Konde-Duke” Tomas eta
bere familiari sinatutako ibiltzeko baimena. 1517. urtean Balmasedan (Bizkaia) ijitoak egon zirenaren idazkiak daude ea lehenengo lege anti-ijitoak 1559.urtean
sinatu ziren Bizkaiarako eta Gipuzkoarako, geroago , 1573. urtean Araban sinatu ziren. Gaur egun, Euskadin bizi garen ijitoen jatorria era askotarikoa da:
Erromintxela, ijito euskaldunak dira. Nahiz eta beste ijitoen artean oharkabe pasatu mendeetan zehar , XV. mendetik aurrera mestizaje
linguistiko eta kulturala burutzen hasi ziren, eta horrek hizkuntza ezberdin bat sortzearen eragina izan zen, Romano eta Euskararen arteko nahasketa,
ERROMINTXELA. (Artikulu eta ikerketa ikusi).
Ikerketak agerian jartzen du talde etniko honek forma eta estruktura sozial euskaldunagoak ijitoena baino dituela dio, hemengo ijitoen sentimenduak
ahulagoak izanik beste ijitoekin konparatuz. Bere garaian landa nukleo ezberdinetan finkatu zirenek gaur egunera arte Etxebarria, Etxeberria, Etxepare,
Berrio, Bega, Baldes … abizenekin heldu dira, oraindik ere hizkuntza mantenduz.
“Caló” (Romanes hizkuntzan, beltza), euskal herriko bertako familia ijitoak eta penintsularen bere lurraldeetatik etorritakoak,
haietako askok industrializazio garaian helduak eratzen dute euskal herriko ijitoen parte gehiena. Hauek Motos, Jiménez, Cortez, Borja, Amaya,
Hernández, Dual, Montoya…familiakoak dira.
Pasaden mendean zehar, haien izaera ibiltariagatik, Portugaletik etorritako familiak eta 90. mendetik egunera arte, Ekialdeko Europatik
etorritako familia ijitoak, gehienak Errumaniatik etorritakoak, egun familia ijitoentzako egoera latzena den horretaz ihes egiten eta gure komunitatean finkatuz.
Hau guztiak, eta 2015. urtean aurreratu genuen moduan, gaur egun Euskadin bizi garen pertsona ijitoen kantitatea 30.000koa dela pentsatzera eramaten gaitu.