“Hacia donde miremos, encontraremos que los verdaderos obstáculos para la paz son la voluntad y los sentimientos, las convicciones humanas, los prejuicios y las opiniones”.
Bost mende baino gehiago daramatzagu gizarte honetan eta oso gutxi ezagutzen da gure Kultura. Instituzioek egindako mespretxua, ikusezintasun akademikoa,
elkarrekintzak egiteko edo sortzeko espazio falta… horrek egun oraindik ere ez ezagunak izatea eragiten du.
Gure herriaren gainean hainbat dira dauden aurreiritziak, etiketak, zurrumurruak, honekin batera ezinezkoa egiten zaigu gure egoera normalizatzea eta aurrera egitea.
Aurreiritzi horiek bidegabekoak eta orokorrak sortuta eta mantenduak izan dira esklusio soziala, marjinazio edo pobrezia sortuz. Hau guztia kontuan izan behar dugu
ijitoen bizitzetan eragina izan ahal duelako askotan jarrera arrazistak edo xenofoboak izanik.
Gure Herria ikasterako edo jatorria jakiterako orduan oztopoak izan ditugu herri nomada eta nekazaria delako, horregatik urteetan zehar misterio bat izan da.
Baina ikerketarik fidagarrienak eta zientzietako komunitateak onartua eta batez ere linguistikoa, gure herriaren jatorria Punjab -eko eskualdean kokatzen du,
Pakistan -eko mugan.
Iparraldeko tribuen inbasioak direla eta 1000. Urtean hainbat familia alde egin behar izan zuten eta alde batetik bestera ibili ondoren, Asia-ra heldu ziren
“Egipto Txikia” deituriko eskualdera. Hortik aurrera, “Diaspora Handia” ekin zuen mundu osotik banatzen eta XIV eta VX. Mendeetan Egiptano moduan ezagutzen hasi ziren,
eta hortik: ijito, gitano, gitane, zigano, ziganeurs, cingaros, etab.
Penintsulara heldu ziren lehenengo ijitoen erreferentzia 1425.urtean urtarrilean Aragoiko Alfonso V. Erregeak sinatutako ibiltzeko baimena da, “Konde-Duke”
Egipto Txikiko Juan eta bere familia koroaren lurraldeetatik mugimendu librearen alde. Urte batzuk geroago, 1470. urtean Andaluzian emakume ijito bati egindako
aipamena aurkitu genuen hain zuzen ere, Luisa “kondesa”ri.
Lehenengo urteetan zehar, zeuden kultura ezberdinen artean bizikidetasunean eta onarpenean bizi ziren denon artean. Gizarte oso ezberdina zen (bost erreinuz osaturikoa:
Aragoi, Nafarroa, Gaztela, Granada eta Portugal) baina geroago garatzen hasi zen Gaztela eta Aragoi lurraldeak berriz ere konkistatzen eta batzen. Horren froga
ijito-kontrako lehenengo pragmatika izan zen, 1499.urtean errege katolikoak sinaturikoa, “ijito izaten” usteko. Hortik aurrera, hainbat izan dira gure herriaren
kontra altxaturiko eta egindako legeak “ …hasta que su nombre, lengua y forma de vivir, pueda para siempre borrarse y olvidarse”, gaur egunera arte, 1978.urtean
egindako konstituzioan (14. artikulua). Nahiz eta praktikan gure herriaren kontran hainbat diskriminazio egoten jarraitu. Pragmatika hauen helburuak, berdintzea
eta gure identitatea ukatzea ziren eta Europako beste lurraldeetan oraindik ere izaten jarraitzen dute. Horrek, ondorio oso latzak eta baztertzaileak izanik gure
herriarengan. Hala ere, gure identitatea luzaroan iraun du, gure kultura, maiuskulaz idazten den Kultura, biziduna, aberatsa eta Kale Dor Kayiko ijito Elkarteak sustatu,
berreskuratu nahi dugu, batez ere, kaltetuen edo galdu diren elementuak, hala nola: gure hizkuntza, Romanez edo gure gastronomia.
EUSKAL IJITO HERRIA
Euskal Herrian ijitoon presentziari buruzko lehengo berri idatziek eramaten gaituzte ... +jakin
ROMANIPEN.
Gure nortasuna eta gure egoera hobetzen lagundu diguten une asko izan dira, hona hemen horietako batzuk ... +jakin