“Hacia donde miremos, encontraremos que los verdaderos obstáculos para la paz son la voluntad y los sentimientos, las convicciones humanas, los prejuicios y las opiniones”.
Kaixo, Eskola- Familia bitartekaritza taldea gara eta 2002. urtetik Bilboko Otxarkoaga, Txurdinaga eta Santutxu auzoetako absentismoaren eta ikasketak goiz
uztearen prebentzio, detektatze eta kontrolaren zerbitzua kudeatzen dugu.
Aurrera eramaten dugun programa eskolako eremuan ematen da, bertan ematen diren harremanei garrantzia emanez. Ikastetxeak familiekin eta ikasleekin duten harremanetan
laguntzen dugu eta familientzat eskola esparruan konfiantzazko erreferenteak gara.
Gure esperientziak baieztatzen lagundu digu, eskuhartzen dugun familien jokaera absentistak, ez dela ohitura falta izatearen ondorio solik, baizik eta eskolarekiko
duten lotura gabeziagatik ere. Horretarako oso garrantzitsua da komunitatean arreta jartzea, bereziki eskola- eremuan, jokaera absentistak hobetzen dira
(gutxitzen dira) eskola arrakasta handitzen denean, ikastetxean elkarbizitza ona dagoenean eta familiak konfiantzazko giroan aurkitzen direnean hipotesian sinituz
eta abiatuz.
Ikasleak, familiak eta irakasleok ikasketan aurrerapenak ikusten ditugun neurrian bakarrik, asistentzia hobetuko da.
Ikasle hauentzat itxaropen handiak sortu behar ditugu holako jardueren bidez:
familientzat eta ikasleentzat formakuntza akademikoa zentzua izatea lortzeko,
ikasleak ikasketan eskola arrakasta izatea, kalitatezko ikasketak izatea eta eskolan gustora egoteko,
irakasle eta familien arteko berdintasunezko harreman eta komunikazio egoki bat emateko.
Horretarako, burutzen ditugun eskuhartzeen artean hauek aurkitzen dira:
ikastetxeko sarrerak eta irteerak, irakasleekin koordinazioak, ikastetxean ekintza desberdinak ikasleei eta familiei hurbiltzeko.
Ezagutzen jarraitzea nahi baduzu hemen egin dezakezu: