“Hacia donde miremos, encontraremos que los verdaderos obstáculos para la paz son la voluntad y los sentimientos, las convicciones humanas, los prejuicios y las opiniones”.
Kaixo! Opre Roma, erromanesez esan nahi duen bezala ikasle ijitoak ikastera animatzen dugun ijito eta ijito ez diren,
emakume eta gizonezko osatutako lan talde bat gara.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin bat gatoz ondorengoa baieztatzean: “Ijito Herriaren erabateko gizarteratzea eman dadin,
Eskolak hezkuntza proiektu barne hartzaile eta kulturartekoa behar du, proposamen banatzaileen ordez”. Horretan gabiltza 2000tik Bizkaian eta 2006tik aurrera Gipuzkoan:
ikasle ijitoen arrakasta akademikoa sustatzeko eta kultura ezberdinen arteko bizikidetza hobetzeko ikastetxeetan.
Horregatik ikasle ijitoekin, familiekin, ikastetxeekin eta komuntatearekin esku-hartzen dugu, honako lan ereduan oinarrituz: berdinen arteko elkarrizketa eta lankidetza
ikaskuntzak, berdinen arteko elkarreginak, ikaskuntzan aurrera egitearen bizipenak eta familien parte hartzea indartzeko, honelako
jarduerak burutuz:
ezberdintasunak gainditzera zuzendurikoak,
zuzeneko esku-hartzetik abiatuz,
ikuspegi komunitario bat erakusten dutenak.
Jarduerak batzuk:
Ikasle ijitoak lagundu eta animatu Irakasleekin, ijito kulturaren inguruan sentikortu Familiak lagundu Ikastetxeetan eta komunitatean ekintzak antolatzen ditugu Ekintzak antolatzen ditugu ikastetxeetan eta komunitate osoarentzat Ijito erreferenteak hurbildu
Gehiago jakin nahi baduzu edota gurekin harremanetan ipintzeko: